20 URTE ZUZENEAN  (Alos 2020)

    Alos Quartetek –Xabier Zeberio, Lorena Núñez, Francisco Herrero eta Iván Carmona-  taldearen XX. urteurrenaren ospakizun kontzertu berezietan zuzenean grabatutako disko berria aurkezten du, bere ibilbideko bakarkako bosgarren lana. 

    Gasteizko Principal Antzokian (Aitzinafolk), Donostiako Victoria Eugenian, Tolosako Leidorren eta Bilboko Azkuna Zentroan (Loraldia) eskainitako 4 emanaldietan Jean Phocasek grabatua, hainbat musikari lagunen partehartzearekin, taldeak bere ibilbideko doinu esanguratsuenak biltzen dituen lana osatu du.

Emanaldi berezi hauetan sortutako magia eta Alos Quarteten zuzenekoetako esentzia gordetzen ditu disko berriak.     Zuzeneko energia eta bapatekotasun zoragarriz ondutako 18 konposiziotan, taldearen hainbat doinuren bertsio berrituak eta inoiz erregistratu gabeko piezak nahasten dira. 

    Aipatzekoa da Alos Quartetek kontzertu hauetan bidelagun izan dituen aparteko artisten zerrenda; Oreka Tx, Izaro, Hertzainak taldeko Josu Zabala eta Gari, Gorka Hermosa, Oskorri taldeko Natxo de Felipe, Anton Latxa eta Bixente Martinez, Aitor Etxebarria, Iñigo Egia, Ivan Alzate, etab.

 

HASTAPENAK


1999an, ia ia kasualitatez, Niko Etxarten dei batek lau musikari elkartu zituen grabaketa batetarako. Zuberoako paisaia bukolikoan, handik gutxira intentsitate eta oparotasun handikoa izango den ibilbideari hasera emango dio Alos Quartetek, 20 urte hauetan laukotea proiektu eta mundu ezberdin askotan murgiltzera eramango dituen ibilbidea, bere lengoaia berezko eta bakarraren bila. Musikaren ikuspegi zabal bat konpartitzen dute bere kideek, etiketa eta mugarik ez duena, eta horri esker sortu dute soinu unibertso propio bat, berezia eta katalogatzeko zaila, baina aldi berean segituan errekonozitzen dena.

 

ERREPERTORIOA / ESTILOA

Alos osatzen duten lau kideek formazio klasikoa dute, kontserbatoriokoa, eta mota honetako musika gustuko dute, baina ez dituzte baztertzen bestelakoak ere, eta soinu eta doinu ezberdinekin disfrutatzen badakite. Xabier Zeberioren sormenaren bultzadaz, eta lan eta ikerketa urteen ostean, Alos Quartetek lortu du berezko sonoritate bat definitzea: ondo saretua, delikatua, gozoa, orijinala eta indartsua aldi berean.

Eroso dabil taldea oholtza gainean, ikusleekin kontaktuan izateak elikatzen ditu eta denboraren poderioz badute gaur fideltasuna erakusten dien publikoa, sostengatzen, baloratzen eta kontzertuetan jarraitzen dituena. Sekretua? Harizko musika tresnek eskaintzen duten espresibitatea eta ñabardura aukera zabala. Segituan lortzen duten  konplizitatea ere azpimarratzekoa da ere, ez baitirudi lau tresna direla, bakar batek bezala jotzen dute eta.

Hori guztiagatik, Alos Quartetek bere kontzertuetara gerturatzen direnei eskaintzen dizkie oso momentu bereziak, gozotasunez betetako uneak energia eta indar handikoekin tartekatuz. Mundu eta erregistro ezberdinen arteko fusio natual eta orijinala, erraz errekonozitu daitekeen sonoritatea sortuz, ezberdina eta erakargarria.

Egungo musika estilo desberdinetan barneratzen den errepertorioarekin, laukote formazio tradizionaletik abiatuta, ikuspegi berri bat eskaintzen du Alos Quartetek eta bere ibilbide emankorrean zehar emanaldi eta grabaketa ugari egin ditu.


KOLABORAZIOAK

Alosen izena laster iritsi zen ospe handiko interpreteengana eta laster etorriko dira, Niko Etxartekin egindako kolaborazioaren ondotik, beste hainbat, Carlos Núñezekin eta Kepa Junkerarekin, besteak beste.

Azpimarratzekoen artean daude portugalgo Dulce Pontes abeslariarekin egindako birak -bost urtetan espainiar eta portugaldar estatuko eszenatoki esanguratsuenetara eramango dituena, Madrilgo Palacio de Congresos, Bartzelonako Auditori edo Lisboako Coliseu dos Recreios barne-, eta baita hamaika musikarirekin egindako grabaketetan: Los piratas, Oskorri, Bide Ertzean, Tejedor, Esne Beltza, El Hombre Burbuja, Ken Zazpi…  hala nola, bakarkako interpreteekin burututakoak: Benito Lertxundi, Olatz Zugasti, Angel Unzu, Mikel Markez, Antton Valverde, Joserra Senperena…

2019an, Juan Carlos Cambas pianojolearen disko berrian kolaborazio bat egin dute, Silvio Rodríguezekin “La vida” abestiaren bertsio bat grabatuz. Dantzaren alorrean, Aukeran Dantza konpainiarekin eta Kukairekin elkarlanean aritu dira, eta baita Amaia Elizaranekin eta Markeliñerekin, antzerkiaren alorrean azken kasu honetan.

EMANALDIAK / BIRAK

Alosek parte hartu du Euskal Herriko eta estatu mailako  programazio garrantzitsuenetan, Portugalgo saio gogoangarriak ahaztu gabe.

Bestalde dantza ikuskizun, antzerki, grabaketa eta zinemarako soinu bandatan ere parte hartu du, egile handien eskutik, hala nola Pascal Gaigne, Anjel Illarramendi eta Bingen Mendizabal. Bere musika askotan kontsideratu izan da “oso audiobisuala”, eta saio eta dokumental askotan ere entzun daiteke.

 

 

ALOS QUARTET:

 

XABIER ZEBERIO: Nyckelharpa, Biolina

FRANCISCO HERRERO: Biolina

LORENA NUÑEZ: Biola

IVAN CARMONA: Celloa

 

Alos quartet 023